Ernio Gipuzkoako erdigune geografikoan kokatuta dagoen mendi bat da, 1.075 metroko garaiera duena.
Bertan hainbat gurutze daude. Horrez gain, gurutze horiekin batera kalbario bat dago. Tradizioaren arabera, kalbario hauek pasatzeak, zenbait gaixotasun sendatzen ditu.
Bertara igo ahal izateko abiapunturik ezagunenak, ondorengoak dira:
Iturriotz (580 m): ordu eta erdi.
Alkiza (344 m): bi ordu.
Iturburu (545 m): ordubete eta laurden.
Errezil (302 m): ordu eta hiru laurden.
Larraul: 2 ordu.
Hernialde: 3 ordu.
Bidania: ordu eta hiru laurden.