Hernio Gipuzkoako mendi bat da, Gipuzkoako erdigune geografikoan dagoena. 1.075 metroko garaiera du.
Hernion hainbat gurutze daude. Horrez gain, gurutze horiekin
batera kalbario bat dago. Tradizioaren arabera, kalbario honetatik
pasatzen dena gaixotasunak sendatuak izango omen ditu.
Erniora igotzeko hainbat bide daude:
Iturriotz (580 m): ordu eta erdi.
Alkiza (344 m): bi ordu.
Iturburu (545 m): ordubete eta laurden.
Errezil (302 m): ordu eta hiru laurden.
Larraul: 2 ordu.
Hernialde: 3 ordu.
Bidania: ordu eta hiru laurden.